Izen emaiteak

2018ko Apirilaren 1etik goiti izen emaiteak Pyrénées Chrono webgunetik egiten ahalko dira. Izen emaiteak 2018ko Agorrilaren 3ean eguerditan hetsiko dira (paperezko izen emaiteak, ostiral gauean). Apaiduarentzako izen emaiteak tokian berean eginen dira.

Xibero Trail Holzarte/Orhi

Maratoiaren abiatzea 7tan eginen da. Bizkarrekoak, ostiralean arrastiriko 6etatik gauko 9 ak arte edo goizean berean 6ak45 arte, hartzen ahalko dituzue.

Xibero Trail Xakertia (trail + ibiltea)

Trailaren abiatzea 9tan eginen da. Bizkarrekoak, ostiralean arrastiriko 6etatik gauko 9ak arte edo goizean berean 7ak45 arte, hartzen ahalko dituzue. 15km-ko trailaren prezioa 15€koa izanen da.
2018 ko Agorrilaren 5an Ibiltearen (15km) izen emaiteak tokian berean eginen dira (5€ tan). Abiatzea 9tan eginen da. Denbora ez da kontutan hartu izanen.

Garrantzitsua !

Larraineko herria, mendi herri bat egoiten da. Horrek erran nahi du, abiatzetik hurbil diren aparkalekuak mugatuak direla. Joan-jinak antolatuak izanen dira. Hortarako, galdegiten dizuegu 6ak/6ak15tan heltzea abiatzearen ez huts egiteko !

TOP