Izen emaiteak

2020ko Martxoaren 1etik goiti izen emaiteak Pyrénées Chrono webgunetik egiten ahalko dira. Izen emaiteak 2020ko Agorrilaren 1ean eguerditan hetsiko dira. Apaiduarentzako izen emaiteak tokian berean eginen dira.

Xibero Trail Holzarte/Orhi

Larrau - Logibar - Holzarte - Otxogorrigaina - Orhi - Larrau

Maratoiaren abiatzea 7tan eginen da. Bizkarrekoak, ostiralean arrastiriko 6etatik gauko 9 ak arte edo goizean berean 6ak45 arte, hartzen ahalko dituzue.
Banaka : 340 toki
Binaka : 100 toki (2nakako 50 ekipa)

Xibero Trail Xakertia (trail + ibiltea)

Larrau - Xakertia - Les Forges - Larrau

Trailaren abiatzea 9tan eginen da. Bizkarrekoak, ostiralean arrastiriko 6etatik gauko 9ak arte edo goizean berean 7ak45 arte, hartzen ahalko dituzue. 15km-ko trailaren prezioa 15€koa izanen da.

2020 ko Agorrilaren 1an Ibiltearen (15km) izen emaiteak tokian berean eginen dira (5€ tan). Abiatzea 9tan eginen da. Denbora ez da kontutan hartu izanen.

Garrantzitsua !

Larraineko herria, mendi herri bat egoiten da. Horrek erran nahi du, abiatzetik hurbil diren aparkalekuak mugatuak direla. Joan-jinak antolatuak izanen dira. Hortarako, galdegiten dizuegu 6ak/6ak15tan heltzea abiatzearen ez huts egiteko !

TOP