Itzuliari buruz argibideak

Xibero Trail-Holzarte Orhi, oinez eta Euskal herriko alde gorenetan egiten den lasterkaldi bat da.
Hor toki miagarriak ikusiko dituzue.
2018ko Agorrilaren 05an, 42km eta 2800m-ko desmailako itzuli bat deskubrituko duzue.

01

Holzarteko eskualdea

Abiatzea, Larraineko herritik (630m) eginen da. Logibar ostatura jausteko (400m). 15km-ko lehen patarrean, 160 metraz hutsaren gainean den Holzarteko zubi gainean eta Ardakotxiako zelaiean (980m), lehen hornitzean, pasatuko zirezte. Otxogorriko errepikagailua, Eskantolha eta Belay-ko portuak, lehen muga ordua izan aitzin (1730m), ondoko hiru etapak izanen dira.
02

Otxogorrigainako eskualdea

Portillura heltzean, ezkerrean hartuko duzue ondotik « murru »aren gainean heltzeko eta Otxogorrigainako tontorrara heltzeko (1920m). Gaineen zeharkatzean, ikuspegi zabal bat ukanen duzue. 7 km horien buruan, bigarren mugatze orduan, Larraineko portua zeharkatuko duzue (1570m). Ondotik Orhiko puntara joaiteko bidea hasiko duzue.
03

Orhiko eskualdea

2017m-ko goratasunean, Euskal herriko kaskoan izanen zirezte. 9Km-ko gainbehera batek, Erroimendiko lepoa (1362m) eta San Josep-eko txapela (1250m) erakutsiko dizkizue, Larraineko herrirat jautsi aitzin.

Ordu mugak

Ordu mugak pixka bat aldatu dira. Otxogorrigainearen azpian (23 km) 4 orduz arribatu beharko da eta 6 orduz Larraineko portura (30 km).

Lasterkaldiaren itxura

Emaitzak

2017an, 340 bat parte hartzaileek, erakutsi digute Basaburuko mendietan kurritzen gai zirela. Hona haien emaitzak :

TOP